Debegesak lankidetza hitzarmena sinatu du ‘Mendoza & Santos Abogados’ erakundearekin eskualdeko enpresei aholkularitza juridikoa eskaini asmoz

2011-06-22 Iruzkinik ez

 

Debegesak,
Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkarteak, hitzarmena sinatu berri du enpresa-aholkularitza
juridikoan diharduen Mendoza & Santos Abogados erakundearekin zuzenbideko
gaietan aholkularitza jaso nahi duten Debabarreneko enpresek lehenengo
kontsulta doan izan dezaten.

 

Honako gai
hauen gaineko aholkularitza jaso ahal izango dute:

–        
Enpresarekin lotuta dauden gaien
aholkularitza legala

–        
Kontratuak eta notario-eskriturak

–        
Lan arloko gaiak

–        
Erreklamazioak eta kobratze
arriskuen prebentzioa

–        
Elkarte-zuzenbidea

–        
Lehiaketa-legearekin lotutako
aholkularitza

 

Zerbitzu
hau jasotzeko interesa duten enpresek Debegesako Berrikuntza eta Enpresa
Sailarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10
telefonora deituz edo helbide elektroniko honetara idatziz: pymes@debegesa.com