Ekintzaile Egunaren baitan, Autoenplegu Tailerrak antolatu ditu Debegesak ‘Herriz Herri’ izenburupean

1970-01-01 Iruzkinik ez
  • Datorren maiatzaren 16tik 19ra
    egingo dira ‘Herriz Herri’ izeneko autoenplegu tailerrak eskualdeko zortzi
    udalerrietan.
  • Enpresa proiektu berriei
    laguntzeko Debegesaren zerbitzua udalerri guztietara hurbiltzeaz gainera, enpresa
    berri bat eratzeko asmoa duten ekintzaileei laguntza eskaintzea dute helburu
    tailerrok.
  • Ekimena maiatzaren 26an Debegesan
    egingo den Ekintzaile Egunaren baitan antolatu du Debegesak.

 

Beste urte batez, Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Ekintzailearen Eguna burutuko du datorren 
maiatzaren 26an,
pertsona ekintzaileek euren ezagutzak eta esperientziak partekatu ditzaten eta
sormena eta aukera profesional berriak sustatuko dituzten bilgunea eratu asmoz.

 

Ekintzailearen Egunean Debabarreneko eskualdean enpresa
berri bat sortu nahi dutenen eta dagoeneko ekimen berri bati heldu eta sendotze
bidean direnen arteko harremanak bultzatuko dira. Horiekin batera eskualdeko
enpresari, alkate eta instituzio publikoetako arduradun ezberdinek hartuko dute
parte ekitaldian.

 

Autoenplegu
tailerrak

Horrela, hilabete honetan zehar egitarau zabala eta mamitsua
prestatu du Debegesak, besteak beste, autoenplegu tailerrak egingo dira eskualdeko
8 herrietan maiatzaren 16tik 19ra
bitartean.

 

Enpresa
edo negozio propioa jarri nahi duten herritarrei zuzenduta daude tailer hauek, eta
enpresa proiektu berriak sustatzeko Debegesaren aholkularitza zerbitzua
ezagutzera emateaz gainera, enpresa
sortzeko bidean eman beharreko urratsak zeintzuk diren, ze diru-laguntza eska
ditzaketen edota diru-laguntzok lortzeko zer egin behar duten azalduko zaie,
besteak beste.

 

Tailerrak noiz eta non egingo diren:

 

Herria

Tokia

Data

Ordua

Eibar

KZGunea

Maiatzak 16

12:00-13:00

Mendaro

KZGunea

Maiatzak 16

16:00-17:00

Elgoibar

KZGunea

Maiatzak 17

12:00-13:00

Soraluze

KZGunea

Maiatzak 17

16:00-17:00

Mutriku

Birgaitze bulegoa

Maiatzak 18

10:00-11:00

Deba

KZGunea

Maiatzak 18

12:00-13:00

Mallabia

KZGunea

Maiatzak 19

10:00-11:00

Ermua

KZGunea

Maiatzak 19

12:00-13:00

 

Tailer
hauetakoren batean parte hartzeko interesa dutenek ekintzaile@debegesa.com helbidera
idatzi behar dute edo 943 82 01 10
(Vanesa) telefono zenbakira deitu.

 

Ekintzaile
Eguna 2011

Ekintzaile Egunaren baitan, tailer hauez gainera, Debegesaren
egoitzaren harreran autoenpleguaren eta ekintzailetasunaren gaineko informazio
osoa aurkituko dute herritarrek eta, ekintzaileek hala eskatuta, aholkularitza
zerbitzu bereziak eskainiko dira enpresa berriak sortzen laguntzeko
zerbitzuaren eskutik. Era berean, Debegesak lagunduta Debabarreneko eskualdean
sortu diren enpresen gida berria kaleratuko da.

 

Alabaina, maiatzaren 26an burutuko da
Ekintzailearen Eguna ospatzeko ekimen nagusia. Debegesaren egoitzan egingo da,
18:00etatik aurrera.

 

Egun
horretarako Enpresen Azoka bat antolatuko da, eskualdean berriki sortu diren
enpresek euren zerbitzuak edota produktuak ezagutzera eman ditzaten.

 

Bestalde, Mentoring
eta Ekintzailetasunaren gaineko hitzaldia eskainiko du Juan Luis Urcolak,
‘Urcola: Formación y Consultoría’ enpresako arduradunak.

 

Ondoren, urtero legez, Debabarrena Ekinean! eta Bai
Industriari! errekonozimenduak banatuko dira. Debabarrena Ekinean! sariek 2010.
urtean nabarmendu diren eskualdeko ekintzaile eta enpresa proiektuak saritzen
dituzte, honako atal hauetan: Plus Ekimena, Iraunkortasuna eta Talde-lana.

 

Bai Industriari! errekonozimenduak, berriz, industria
arloan nabarmendu den eskualdeko enpresa saritzen du.

 

Ekitaldiaren amaieran, luncha eskainiko zaie parte
hartzaileei.

 

Egun honetarako antolatu diren ekimenetan parte hartu
nahi dutenek izena eman behar dute ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.