Ekintzaileei zuzendutako doako ikastaroak eskainiko ditu Debegesak hilaren 16an eta 23an

2011-11-10 Iruzkinik ez

Debabarreneko
ekintzaileei laguntzeko zerbitzua sendotzeko apustuari jarraiki, Debegesak bi
ikastaro antolatu ditu datorren azaroaren 16rako eta 23rako Ermuko Torrealday
Aholkularitzaren eskutik.

 

Azaroaren
16ko ikastaroan, “Fiskalitatea eta forma juridikoak” izenburupean, enpresek har
ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak,
abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu
bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen. Bestetik, obligazio fiskalak aztertuko
dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.

 

Azaroaren
23an, aldiz, ekonomia eta finantza-kontrolaren gaineko ikastaroa egingo da.
Bertan enpresa kudeatzeko funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte, beti ere
ekonomia eta finantza-ikuspuntutik abiatuta. Gainera, enpresaren banan-banako
diagnostiko ekonomikoa eta finantzarioa egiteko aukera eskainiko die parte
hartzaileei, emaitzak eta egin daitezkeen hobekuntza-ekintzak ere aztertuz.

 

Ikastaroak
eskualdeko ekintzaileei eta enpresa berriei zuzenduta daude eta doakoak dira. Debegesak
Eibarren duen egoitzan burutuko dira, 15:00etatik 18:00etara. Parte hartu nahi
dutenek izena eman ahal izango dute 943 82 01 10
telefonora deituz (Enpresa Berrikuntza Departamentua) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera
idatziz.