Ekonomia eta finantza-kontrolaren gaineko ikastaroa Debegesan
Debabarreneko
eskualdean sortu berri diren enpresak laguntzeko zerbitzua sendotzeko apustuari
jarraiki, Debegesak ekonomia eta finantza-kontrolaren gaineko ikastaroa
antolatu du datorren asteazkenerako, martxoak 2.
Debegesa
garapen agentziak Ermuko Torrealday Aholkularitzarekin elkarlanean antolatu du
ikastaroa. Torrealday Aholkularitzako kideek enpresa kudeatzeko funtsezko
kontzeptuak azalduko dituzte, beti ere ekonomia eta finantza-ikuspuntutik abiatuta.
Bestalde, Debegesak enpresaren banan-banako diagnostiko ekonomikoa eta finantzarioa
egiteko aukera eskainiko die parte hartzaileei, emaitzak eta egin daitezkeen
hobekuntza-ekintzak ere aztertuz.
Ikastaroa
doakoa da eta Debegesak Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan burutuko
da, 15:00etatik 18:00etara.
Parte
hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute 943 82 01 10
telefonora deituz (Enpresa Berrikuntza Departamentua) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera
idatziz.