Elgoibarren egingo diren ibaien birsorkuntzari buruzko jardunaldietan 50 inguru profesionalek hartuko dute parte

2011-11-07 Iruzkinik ez

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarte Debegesak URAren
laguntzarekin antolatuta, ibaien birsorkuntzaren gaineko jardunaldiak egingo dira
datorren ostegun eta ostiralean, azaroak 10 eta 11, Elgoibarren. Dagoeneko 50
inguru profesionalek eman dute izena bertan parte hartzeko.

 

Uraren kultura berria ezagutaraztea dute jardunaldiek helburu.
Azaroaren 10ean, osteguna, emango zaie hasiera saioei, Elgoibarko Musika
Eskolan, goizeko 09:00etan. Alfredo Etxebarria Elgoibarko Alkateak, IƱaki
Urrizalki URAko Zuzendari Orokorrak eta Joseba Palenzuela Debegesako
Presidenteak ongi etorria emango die bertaratutakoei.

 

Bi egunez, ostegunean goiz eta arratsaldez eta ostiralean
goizez, bertako aditu eta profesionalek zein kanpotik etorritako gonbidatuek
hitzaldiak eskainiko dituzte, hain zuzen, 16 mintzaldi daude aurreikusita.

 

Jardunaldietan parte hartzeko interesa dutenek oraindik
badute aukera izena emateko. Horretarako, www.debegesa.com
webgunean aurkituko dute informazio osoa, baita programa ere; edota 943 820 110
telefonora deituz.

 

Ikasle,
langabetu, Debabarreneko Udal eta Debabarreneko Agenda 21eko foroetako partaideentzat
parte-hartzea doakoa izango da.