Ohar garrantzitsua: Euskadik dagoeneko bete ditu eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation EU funtsen helburuak. Une honetan, 3., 4. eta 5. programekiko eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu. Hala ere, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, eraginkortasun energetikoarenak barne, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako ildoen esparruan, etxebizitza eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa: - 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak. - 2. lerroa: Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. - 3. lerroa: Birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako finantza-neurriak.
Programa honen xede da hiri-eremuetan zein landa-eremuetan gehienbat bizitegi-erabilera duten eraikinetan egindako obrak edo jarduketak finantzatzea, beti ere horien bitartez energia-efizientzia era esanguratsuan eta egiaztatuan hobetuko bada. Arreta berezia eskainiko zaio eraikinaren inguratzaileari bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, beren etxebizitzak barne, eta familia bakarreko etxebizitzetan.
Zein motatako obrak laguntzen da diruz?
2020-02-01 eta gero hasitako jarduerak eta hurrengoa betetzen dutenak:
Zein motatako obrak EZ dira laguntzen diruz?
1
Jabeen komunitateak
2
Familia bakarreko etxebizitza isolatuen edo lerroan taldekatuen, dauden etxebizitza kolektiboko bizitegi-tipologiako eraikinen eta haien etxebizitzetako jabeak edo gozamendunak
X
Ezin izango da laguntzarik eskatu hutsik dauden eraikinetarako (okupatu gabeko etxebizitzen %75).
Next Generation laguntzak: 4. programa: Etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko jarduketetarako laguntza. Betiere, kostu bera ez dela diruz laguntzen egiaztatzen bada
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta energia eragimenerako jarduketa babesgarrietarako laguntzak
Next Generation laguntzak: 5. programa: Birgaitze proiektua eta zaharberritzeko dagoen eraikinaren liburua prestatzeko laguntza
Euskal autonomia erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEUNextGenerationEU
%30
energia primario berriztaezinaren kontsumoa murriztea.
%35
murriztea Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko etxebizitza edo eraikinetako berokuntza- eta hozte-sistemen urteko energia-eskaera orokorra. Ermuaren kasuan %25a.
EIT a edukitzea, laguntza-eskaera egin baino lehenagokoa.
2000.urtea baino lehen eraikitako eraikinak izan behar dira.
Sestra gainean eraikitako azaleraren %50, gutxienez, etxebizitza-erabilera izatea, beheko solairua edo beheko solairuak izan ezik, beste erabilera bateragarri batzuk badituzte.
1. Egin beharreko jarduketen proiektua (edo memoria) izatea, jarduketa Eraikuntzaren Kode Teknikora eta aplikatu beharreko gainerako araudira egokitzen dela justifikatzeko. Proiektu horretan honako hauek sartuko dira:
2. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna lagunduko dute (ISO 20887)
3. Amiantoa kentzea
4. Obren gehieneko iraupena: 26 hilabete laguntza ematen denetik. 40 etxebizitza baino gehiago dituzten eraikinen kasuan, 28 hilabete arte luzatzen ahalko da
Jarduketari esker aurreztu den energia | Jarduketaren kostua diruz laguntzeko gehieneko % | Etxebizitzako gehieneko zenbatekoa €/etxebizitzako | Merkataritza- lokalak eta beste erabilera batzuk €/ m2 |
---|---|---|---|
30% ≤ x < 45% | 40% | 6.300€ | 56€ |
45% ≤ x < 60% | 65% | 11.600€ | 104€ |
x ≥ 60% | 80% | 18.800€ | 168€ |
Mailegu kualifikatuak eskuratzeko aukera
Aurrerakinak, behar bezala justifikatuta badaude eta %30a baino gehiago ez bada
Debegesan informazioa eta tramiteak egiteko laguntza ematen dugu eskualde osoan, hitzordua eskatu eta etorri gure bulegoetara.
Hitzordua telefonoz eskatzeko: 943 82 01 10
Dokumentu hau laburpen-fitxa bat da. Informazio osoa eskuratzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sar zaitezkete (126. zk., 2022ko ekainaren 30a, osteguna)
Birgaitze Energetikorako Laguntzak – Next Generation Funtsak