50 urtetik gorako langabetuentzat doako prestakuntza eskainiko du Debegesak
Europar
mailako ITILEE izeneko proiektuaren baitan, Debegesak “Eraiki Zure Etorkizuna”
izena duen prestakuntza plana abiatuko du uztailean langabezian diren eta
jarduera profesional bat abian jarri nahi duten 50 urtetik gorako pertsonei
zuzendua.
“Eraiki
zure Etorkizuna” programa adineko langabeei laguntzeko izan da sortua, beraien
gaitasun profesionalak garatzeko modurik egokiena zein den aztertu eta norbere
kabuz lanean hasi edota ekintzaile gazteen aholkulari bihur daitezen.
Doako
prestakuntza izango da eta bi saioz osatua egongo da:
- Lehena, uztailaren
4tik 6ra bitartean, ‘Automentoring’ jardunaldia izango da, azterketa eta
autoaurkikuntzara zuzendua. - Bigarren
saioa, aldiz, enpresa ikuspegia aztertzera zuzenduta dago eta uztailaren 7tik
12ra bitartean egingo da.
Bi jardunaldiak goizeko
9:00etatik 14:00etara izango dira eta Elgoibarko IMH Institutuan burutuko dira.
Programa
honetan interesaturik daudenak Debegesarekin jar daitezke harremanetan ekintzaile@debegesa.com helbidera
idatziz edota 943
82 01 10
telefonora deituz.