Abian da IBAI LAGUN 2011, Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko boluntarioen programa

2011-10-07 Iruzkinik ez

Rio Deba.jpg

BIZIGURA
Deba eta Ego Ibaiak Berreskuratzeko eta Balioa emateko Programa Integralaren baitan, Debegesako Garapen Jasangarriko
departamentuak Ibai Lagun izeneko
ekimena jarri du abian, Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko boluntarioen
programa.

 

Hain
zuzen, abiatu berri den ekimen honek, ibaiarekiko eta bere natur balioarekiko sentsibilizazioa
sustatzeaz gainera, eskualdeko herritar guztien partaidetza du helburu,
boluntario gisa parte har dezaten.

 

Programa
honek bi lan-ildo ditu: batetik, espezie inbaditzaileen identifikazioa eta,
bestetik, Deba Ibaia Garbitzeko I. Jardunaldiak antolatu dira azarorako.

 

Deba Ibaia
Garbitzeko I. Jardunaldiak

Datorren hilabetean, azaroan,
Deba Ibaia Garbitzeko I. Jardunaldiak burutuko dira eskualdeko 8 herrietan.
Deba ibaian
hondakin eta mota
guztietako zaborra pilatzen da. Horren gainean sentsibilizatu asmoz, Debegesako
Garapen Jasangarriko departamentuak Deba ibaia
garbitzeko lansaioak antolatu ditu azaroaren 6rako eta 13rako. Horretarako,
boluntario taldeak osatu nahi dira eskualdeko 8 udalerrietan.

Ibaia garbitzeko lan-saioak honako egunetan burutuko
dira:

  • Azaroaren
    6an: Eibar, Mallabia, Ermua eta Soraluzen.
  • Azaroaren
    13an:
    Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun

 

Debegesako Garapen Jasangarriko departamentuak dei egiten
die eskualdeko herritar guztiei boluntario gisa izena eman dezaten. Horretarako, 943 82 01 10 telefonora dei dezakete edo riodeba@debegesa.com helbidera idatzi, urriaren 31a baino lehen. 18 urtetik
beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute.

 

Espezie
inbaditzaileen identifikazioa

Deba eta Ego ibaietan ugaldu diren espezie inbaditzaileak
aurkitzen laguntzeko deialdia ere egin du Debegesak. Landare inbaditzaileek
geure ibai bazterretan kalte handiak eragiten dituzte, hala nola, paisaia
eraldatzen dute eta galera ekonomiko handiak sortzen dituzte azpiegiturak eta
hiri-kanalizazioak hondatzen baitituzte.

 

Hiru dira Deba eta Ego ibaietan errotik kendu nahi diren
landare inbaditzaileak: Cortaderia
selloana
, Buddleja davidii eta Fallopia japonica. Interneten,
Debegesaren atarian, informazio osoa eta landareen argazkiak jaso daitezke,
identifikatu ahal izateko.

 

Espezie inbaditzaileren bat topatuz gero, herritarrek 943 82 01 10 telefonora dei dezakete edo email bat idatzi riodeba@debegesa.com helbidera, landarea non
dagoen adieraziz.

 

Sariak

‘Ibai Lagun 2011’ programan parte hartzen duten herritar guztien artean honako sari hauek
zozkatuko dira: mendiko GPS
bat
eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik Flyscha
ikusteko
bi pertsonentzako bisitaldia itsasontziz.