Alemaniako merkatuak eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko jardunaldia azaroaren 14an Debegesan

2014-11-05 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan egitasmoaren barruan, Debegesa Garapen Agentziak jardunaldia eskainiko du azaroaren 14an, ostirala, “Aukerak eta erronkak Alemanian” izenburupean.

Alemania Europar Batasuneko lehendabiziko ekonomia da, merkatu berritzailea eta lehiakorra da oso, eta bertan bikaintasuna eta kalitatea dira nagusi. Herrialdearen potentzial esportatzailea ezaguna bada ere, Alemania Europako enpresa askok hornitzen duten merkatu handi bat da, horietako asko Euskal Erkidegokoak.

2013an esportazioak Gipuzkoatik Alemaniara 810 milioi euro baino gehiagokoak izan ziren, esportazio osoaren % 12,5. Izan ere, Frantziaren ondoren, Alemania da gure bigarren merkatua.

Jardunaldi honetan gure eskualdeko enpresentzat Alemaniak eskaintzen dituen aukerak aurkeztuko dira, eta merkatu honetan interesa dutenek jakin beharreko klabeak ere emango dira ezagutzera. Gainera, 3 esperientzia ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, goizeko 09:00etatik 11:00era. Izen-ematea doakoa da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.