Arno Berpiztuz Argazki Rallyaren oinarriak
EGUNA:Urtarrilaren 18an, igandea.
PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak.
ARLOA: Analogikoa zein digital arloan parte hartu daiteke. Analogikoan parte hartzen dutenei errebelatze gastuak barne dituen diapositiba argazki-filma emango zaie. Digital arloan, lehiaketa hastean memoria txartelak hutsik egon beharko dira.
IZEN-EMATEA: Lehiaketaren egun berean egingo da, 9:00etatik 10:00etara Kalbarioko Baselizan. Izen-ematea doan da.
GAIA: Izena ematean jakinaraziko da.
IBILBIDEA: nahi duenak, Mutrikuko Mendi Taldeak eskaintzen duen bisita gidatua egin dezake.
ARGAZKI-FILMEN BILKETA ETA TXARTEL DIGITALEN KOPIAKETA: lehiaketaren egun berean, 13:30etaik 14:30etara eta izen-ematearen leku berean entregatu beharko dira argazki-filmak eta txartelak. Rallyaren antolatzaileak, argazki-filmen errebelatze eta txartelen kopiatzeaz arduratuko dira. Bi arloetan, partaide bakoitzak, gehienez 36 argazki aurkeztu ditzake, argazki kontrola barne.
ARGAZKIEN HAUTAKETA: bi arloetan, partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu beharko ditu.
-
Digital arloan, urtarrilak 30a baino lehen agenda21@debegesa.com helbidera bidaliz.
-
Analogikoan berriz, urtarrilak 28an 19:30etatik 21:00era Mutrikuko Kultur Etxean argazki digitalak jaso ahal izango dira eta urtarrilak 30ean, ordu eta toki berean, lehiaketan parte hartuko duten 4 argazkiak aurkeztu beharko dira.
ERAKUSKETA: lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa bat egingo da Zabiel Jauregian otsailaren 14 eta 15ean.
EPAIMAHAIA: argazkilari adituez osatua egongo da.
SARIAK:
-
Lehen saria: 170€
-
Bigarren saria: 130€
-
Hirugarren saria: 90€
-
Gainera, argazki herrikoienari sari berezi bat emango zaio, erakusketa ikustera gerturatzen direnek hautatua: 90 €
Irabazleak otsailak 20 baino lehenago jakinaraziko dira.
Sari guztiak, antolatzaileek erabakitzen duten denda bateko argazki materialetan emango dira.
OHARRAK:
-
Partaide bakoitzak sari bat bakarrik eskura dezake.
-
Saritu eta/edo hautatuko argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira. Hauek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere ezer irabazi asmoz erabiliz eta egilearen izena adieraziz.
-
Antolatzaileek, erakusketarako hautatutako argazkien errebelazio tamaina erabakiko dute eta ez dira argazkiak errebelazio prozesuan jasan dezaketen minen arduradun egingo.
-
Lehiaketa honetan partehartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du.
Informazio +: Debegesa- 943 820 110. Katrin
OINARRIAK PDF FORMATUAN DESKARGATU