Atmosfera emisioak aztergai ‘Ostiralak Debegesan’
‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenaren baitan, datorren ostiralean, urriak 14, atmosfera emisioen
gaineko jardunaldia eskainiko du Debabarrenako Garapen
Ekonomikorako Elkarteak IHOBEren eskutik.
Jardunaldia edozein sektoretan diharduten ingurumen edota kalitate
kontroleko arduradun eta teknikariei dago zuzenduta.
Helburua da parte-hartzaileei beraien instalazioetan atmosferara isurtzen dituzten
emisio fokuak identifikatzeko tresnak eskaintzea, iturri edo foku hauei alta
emateko metodologia gerturatzea, hartu beharreko kontrol neurriak eta horretarako
baimendutako entitateak ezagutaraztea eta, azkenik, informazio guztia
administrazioan aurkezteko metodologia irakastea.
Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko
09:00etatik 11:00etara eta parte hartzea doakoa da.
Parte hartzeko
interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean
eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.