Aurrera doa Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Kluba eratzeko prozesua

2013-01-10 Iruzkinik ez

Atzo arratsaldean burutu zen Debegesan Debabarreneko Produktu Gastronomikoaren Klubaren lehendabiziko bilera, Klubaren eratze prozesuan pausu bat aurrera emanez. Guztira eskualdeko 35 enpresek osatzen dute Debabarreneko Klub Gastronomikoa.

Bileran Debegesako Turismo teknikariek Euskadi Gastronomika proiektuan Debabarreneko eskualdearen parte-hartze prozesuaren gaineko informazioa eman zuten eta partaideei Klubeko kudeaketa eta funtzionamendu Araudia banatu zitzaien.

Halaber, Klubeko enpresa-talde bakoitzeko 6 ordezkariak aukeratu zituzten. Ordezkari hauek guztiek Kudeaketa Mahaian hartuko dute parte, Debegesa, Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak, Debemen eta Geogarapen Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeko Elkartearekin batera.