Autobus zerbitzua hobetzeko prozesua Debabarrenean
Debabarreneko autobus zerbitzua hobetzeko prozesua martxan jarri zuen iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta herritarren iritzia jaso ostean, teknikariek aurreproiektuak egin dituzte; orain, herritarren iritzia jaso nahi da berriro, proposatutako zerbitzu berria herritarren beharretara egokitu den jakiteko. Beraz, aurreproiektuak ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea da martxoan eta apirilean egingo den fase honen helburua.
www.garraioahobetzen.com webgunean, parte hartzeko aukera izateaz gain, autobus zerbitzuaren proposamenari buruzko informazio osoa topatuko duzu. Prozesuan parte hartu eta inkesta betetzen duten guztien artean Mugi/Lurraldebus txartela kargatzeko 20 euroko bonoak zotz egingo dira.
Bileren egutegia:
Hona hemen gure eskualdean burutuko diren bileren egutegia:
- Martxoak 20. Mendaro, Udaletxean, 19:00etan.
- Martxoak 25. Deba, Agirre Jauregiko Ispiluen gelan, 19:00etan.
- Martxoak 27. Itziar, Apaizetxean, 20:00etan.
- Apirilak 1. Eibar, Portalean, 18:30ean.
- Apirilak 3. Soraluze, kiroldegiko zineman, 18:30ean.
- Apirilak 8. Mutriku, Zabielen, 18:30ean.
- Apirilak 10. Elgoibar, Kultur Etxean, 19:00etan.