Azken astea Gure Balioak Sarirako hautagaiak proposatzeko
Datorren igandean, uztailak 16, amaituko da Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea. Sari honek Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Egitasmoak indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana dira.
Proposamenak Debegesan aurkeztu ahalko dira (Azitain industrialdea 3 bis, Eibar) edo eposta bidez balioak@debegesa.eus helbidera idatziz. Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaiak aurkezteko bete beharreko orria hemen eskura daitezke.
Sari banaketa ekitaldia Mendaron egingo da, urrian. Saridunak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura bat jasoko du, sari honetarako bereziki diseinatua.
Gure Balioak Saria Debegesa garapen agentziak sortu zuen 2010ean eta urtero egin izan da. Aurreko edizioetan saridunak hauexek izan dira:
- 2016: Nerea del Campo Aguirre (Eibar)
- 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora)
- 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar)
- 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba)
- 2012: Jesus Bilbao Azpiri (Elgoibar)
- 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar)
- 2010: MÂȘ Tere Gantxegi Juaristi (Eibar)