Basoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Debegesak

2014-03-18 Iruzkinik ez

Datorren martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Zuhaitzek gure bizitzan eta planetaren jasangarritasuna lortzeko duten garrantziaz jabetzea du helburu egun seinalatu honek.

Honela, Eibarko Udalak, Debemen-ek eta Debegesak hainbat ekimen burutu dute asteburuan zehar egun seinalatu hau ospatzeko. Horien artean, azpimarratzekoa da igandean Eibarko Klub Deportiboren laguntzarekin egin zen Zuhaitz Eguna. Berrehun bat lagunek parte hartu zuten ekimenean eta zuhaitz autoktonoak landatu zituzten Usartzan (Eibar), bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin. Guztira, 40 bat zuhaitz landatu ziren.

Debegesak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei, gure natur ingurunearen hobekuntzan laguntzeagatik.