Berrikuntza sustatzeko europar deialdi batera aurkeztu da DEBEGESA, Horizon2020 programaren baitan

2017-02-03 Iruzkinik ez

Finlandiako VTT zentro teknologikoa da eHarv proiektuaren burua, eta Tecnalia eta Debegesa proiektuaren partaide dira, Europako beste bazkide batzuen artean. Deialdian irakur daitekeenez, “energiaren kaptaziorako modu ezberdinak integratzea du erronka nagusi, bereziki energia-iturri berriztagarri ezberdinen garapen eta integrazioa eraikin eta barrutien eskalan”.

Proiektuaren barruan demostradore bat abiatzea aurreikusten da Soraluzen, erabilera industriala zeukan eraikin baten birgaitze integrala, alegia.