Berrikuntzaren gaineko sentsibilizazio jardunaldia Ostiralak Debegesan
Enpresak berrikuntzaren eta honen sistematizazioaren garrantziaz eta onurez sentsibilizatzea, berrikuntza sistemak ezarri dituzten gertuko enpresen ereduak ezagutzera ematea eta berrikuntzaren prozesua sistematizatzeko erremintak aurkeztea dira jardunaldi honen helburuak.
IK4-Tekniker enpresaren parte-hartzearekin, jardunaldia ekainaren 15ean burutuko da Debegesan, goizeko 9:30etik 11:00etara, “Berrikuntzaren kudeaketa sistemak” izenburupean. Parte hartzea doakoa da.
Jardunaldian berrikuntza kudeatzeko DomINNO izeneko metodologia aurkeztuko du IK4-Teknikerrek. DomINNO berrikuntza kudeatzeko sistema operatiboa da. Laguntza software bat dauka, praktikoa eta pertsonalizatu daitekeena, enpresa txiki eta ertainel dituzten beharrei erantzuteko diseinatua. Halaber, gertuko enpresa baten kasua ezagutzeko aukera eskainiko du saioak.
Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.