‘COMPITE Bilgunea’ I. Enpresa Topaketa Eibarren
SPRIk
Debegesaren laguntzarekin antolatuta, datorren
asteazkenean, ekainak 1, ‘COMPITE Bilgunea’ I. Enpresa Topaketa burutuko
da Eibarko Industria Ingeniaritza
Teknikoko Unibertsitate Eskolan.
Helburua
lehiakortasuna hobetzeko proiektuen garapenean euskal enpresen arteko elkarlana
sustatzea da, eta Agentziak enpresetara gerturatzea, garapen lehiakorrari
buruzko proiektuen definizioan eta garapenean balizko kide edo bitartekari izan
daitezen.
Jardunaldia
goizeko 9:30etan hasiko da, COMPITE programaren aurkezpenarekin. Hizlari
arituko dira Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde Xabier
Garmendia, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko
zuzendari Juan Castro eta Josu Ocariz, SPRIko Enpresa Eraldaketaren zuzendaria.
Jardunaldiaren
bigarren zatian, enpresen arteko bilerak egingo dira balizko lankidetza
proiektuak aztertu asmoz.