‘Compite Ekimenak’ Programaren Aurkezpena Debegesan
Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, SPRI-rekin elkarlanean ‘Compite
Ekimenak’ programaren aurkezpena antolatu du datorren ostiralerako, apirilak 1.
Bertan Josu Ocariz SPRIko Enpresa Eraldaketako Zuzendariak hartuko du parte.
Programa
hau ezagutzeko interesa duten berrikuntza teknikariei eta enpresa txiki eta
ertainetako gerenteei zuzenduta, aurkezpena Debegesaren egoitzan burutuko
da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik 10:00etara eta parte
hartzea doakoa da.
‘Compite Ekimenak’ programa
SPRIk euskal enpresen esku jartzen duen tresna bat da, lehiakortasuna hobetzeko
jarduerak garatu ditzaten, lehiakortasuna, berrikuntza, dibertsifikazioa edota
merkatu berrien bilaketa ardatz dituzten proiektuak aurrera eramanez.
Jardunaldi honen helburua da programaren edukietan
sakontzea, diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia zein den jakitea eta
giltzarri batzuk lantzea enpresen ideiak ‘Compite Ekimenak’ proposamenei nola
egokitu jakiteko.
Parte
hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com
webgunean eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.
Programa:
9:00 – 9:10 Compite Programaren testuingurua. Esperientzia
arrakastatsuak. Juan Angel Balbas, Debegesako Zuzendaria.
9:10 – 9:45 ‘Compite Ekimenak’ programaren alderdi nabarmenak. Josu
Ocariz, SPRIko Enpresa Eraldaketaren Zuzendaria.
9:45 – 10:00 Galderak eta iradokizunak