Cret@ Proiektua ezagutzera emateko jardunaldia maiatzaren 16an Debegesan
Ostiralak Debegesan egitasmoaren barruan, Mutua Universal-ekin elkarlanean, Debegesak jardunaldia eskainiko du datorren maiatzaren 16an, “Gizarte-segurantzaren likidazio zuzeneko sistema berria. Cret@” izenburupean.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) Cret@ izeneko sistema berria jarriko du aurki martxan; bertako informaziotik eta enpresak emandakotik abiatuta, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak langile bakoitzarentzat kuota soziala banaka kalkulatzeko dago pentsatuta proiektua.
Sistema berri horrek aldaketak ekarri dizkio informazio trukeari, tratamenduari eta RED Sistemako erabiltzaileek GSDOrekin harremanetan egoteko erabiltzen dituzten fitxategien egitura eta formatuari. Hau guztia azaltzeko saio informatiboa egingo du Debegesak.
Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, goizeko 10:00etatik 12:30era. Izen-ematea doakoa da.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on line, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.