Daiteke gizarte aholkularitzak enplegu bila dabiltzanentzat doako tailerrak antolatu ditu

2014-03-27 Iruzkinik ez

Daiteke gizarte aholkularitzak hainbat doako tailer eskainiko ditu datozen hilabeteetan -apirilean, maiatzean eta ekainean- Debabarreneko eskualdean bizi diren eta lan bila dabiltzanei zuzenduta. Tailer hauetako bat, “Ekintzailetza; kontuan hartu beharrekoak” izenekoa, Debegesak eskainiko du, ekainaren 5ean. 

Taldekako tailer hauek Lanbidek diruz laguntzen ditu eta Eibarren burutuko dira, Portalean, ostegunero, 10:00etatik 12:00etara. Interesa dutenek aurrez izena eman behar dute 943 820 180 telefono zenbakira deituz edo helbidera idatziz.

Tailer hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Lanbiden izena emanda egotea.

 

TAILERREN EGUTEGIA:

  • Apirilak 3, osteguna.- ZURE POTENTZIALA EZAGUTU. Norebere potentzialtasunen inguruko hausnarketa teknika esperimentalen bitartez.
  • Apirilak 10, osteguna.- CV ETA JOERA BERRIAK.  Nola sortu gure Curriculuma. Zeintzuk dira joera berriak eta CVaren eraketa (Norbere CVa ekarri, edukiz gero).
  • Apirilak 24, osteguna.- ELKARRIZKETARAKO PRESTATU ZAITEZ. Trebetasunak garatu eta hautaketa prozesurako entrenamendua. Elkarrizketa motak, kontuan hartzeko alderdiak, galderak, komunikazioa, etab.
  • Maiatzak 8, osteguna.- HAUTAKETA PROZESU BATEN DINAMIKA. Hautaketa prozesu bat esperimentatu, entrenamendu gisa, eta honen balorazioa (eta autobalorazioa).               
  • Maiatzak 15, osteguna.- PSIKOTEKNIKOETAN ENTRENAMENDUA. Proba psikotekniko ezberdinetan entrenatu hautaketa prozesu baterako prestatzeko helburuarekin: emaitzen balorazioa eta bakoitzak ebaluatzen dituen gaitasunak ezagutu.
  • Maiatzak 22, osteguna.- SARE SOZIALAK LAN BILAKETAN. Sare sozial nagusien inguruan informazioa eta aholkularitza.
  • Maiatzak 29, osteguna.- ADIMEN EMOZIONALA LAN BILAKETAN. Langabezia egoerak sortutako emozioak ezagutu eta hauen erregulaziorako formulak ikusi.
  • Ekainak 5, osteguna. EKINTZAILETASUNA; KONTUAN HARTU BEHARREKOAK. Negozio berri bat ekiterako orduan kontuan hartu beharrekoak eta dauden laguntzak ezagutu. DEBEGESAren eskutik.
  • Ekainak 12, osteguna. EKITEKO TREBETASUNAK. Negozio berri bat ekiteko trebetasunak entrenatu.