Datorren urriaren 28an birgaitze jasangarriaren gaineko jardunaldia eskainiko du Debegesak, eraikuntza sektoreko gremioei eta profesionalei zuzenduta
“Ostiralak
Debegesan” ekimenaren baitan, datorren urriaren 28an jardunaldia eskainiko du Debegesa
garapen agentziak, Ihoberekin batera, garapen jasangarria ardatz harturik. “Birgaitze
Lan Jasangarriak” izenburupean, jardunaldia eraikuntza alorreko gremioei eta
etxebizitzen birgaitze lanetan diharduten eskualdeko profesionalei zuzenduta dago.
Jardunaldia
Debegesak eta Ihobek etxebizitza edota etxebizitza-eraikinen birgaitze lanetan ingurumenarekiko
ardura sustatu asmoz sinatu berri duten lankidetza hitzarmenaren baitan
antolatu da eta helburua etxebizitza edota etxebizitza-eraikinak birgaitzerako
orduan eraikuntza alorreko gremioek eta profesionalek ardura sozial eta
ingurumenekoak aintzakotzat hartzea da.
Debegesa eskualdeko
garapen agentziak fitxa praktiko batzuk argitaratu ditu birgaitze lanak
jasangarriak izan daitezen kontuan hartu beharreko neurriak zeintzuk diren
ezagutzera eman asmoz. Zortzi fitxa ezberdin egin dira, obraren arabera: fatxada
eta estalkien berriztapena, kanpoko zurgintzaren ordezkatzea,
igogailuaren instalazioa, instalazio elektrikoa, berogailuaren instalazioa,
sukaldea eta komunak… Jardunaldian bertan fitxa hauek banatuko zaizkie
parte-hartzaileei.
Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko
09:00etatik 11:00etara eta parte hartzea doakoa da.
Parte hartzeko
interesa dutenek www.viernesdebegesa.com webgunean
eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jar daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.