Deba eta Ermuko ikasleek ere mugikortasuna hobetzeko proposamenak eraman dituzte udalera

2012-06-07 Iruzkinik ez

Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailaren koordinaziopean, aurtengo ikasturtean Debabarreneko ikastetxeetan MUGIKORTASUNA izan da landutako gaia.

 

Gai hau lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikasleek. Besteak beste, kalera atera dira eta herrian dauden mugikortasun arazoak aztertu eta identifikatu dituzte.

 

Herriko diagnostikoa eginda, gaur goizean udalbatzar bereziak egin dituzte Ermuan eta Deban. Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartu duten ikasleak udal ordezkariekin elkartu dira eta mugikortasun jasangarri baten aldeko eskaerak eta proposamenak aurkeztu dizkiete.

 

Eskaera hauekin guztiekin oinezkoek lehentasuna izatea eskatzen dute, kalean seguru eta autonomia osoz ibili ahal izatea eta kotxea albo batean uztea.

 

Udal ordezkariek, euren aldetik, ikasleen eskaera eta proposamenak jaso dituzte eta banan-banan erantzun diete.