Debabarrena eskualdea, Fitur Nazioarteko Turismo Azokan
Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da Madrilgo FITUR eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan. Aurten ere Debabarrena eskualdeko ordezkaritza zabala izango da bertan, urtarrilaren 20an eta 21ean, eskualdeko eskaintza turistikoa promozionatu eta aurkezteko.
Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldearen erakusmahaian, bisitariei Debabarreneko erakargarritasunen berri emango zaie: Euskal Kostaldeko Geoparkea, ostatu eta zerbitzuen gida, eskualdeko herrien informazioa, BTT ibilbideak, museo industrialak, etab.
Debabarrena eskualdearen ordezkari gisa bihar Madrilera hubilduko dira Deba eta Mutrikuko alkateak, Pedro Bengoetxea y Jose Angel Lizardi, hurrenez hurren; Ermuko Sustapen Ekonomikorako tekniakria, Jesus Portugal; Elgoibarko Kultura zinegotzia, Andrea Arriola, eta Kultura teknikaria, Blanca Salegi; Eibarko Ogasun eta Garapen Ekonomikorako zinegotzia, Alberto Albistegi; Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso; eta Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetako arduradunak, asone Galdona eta Marta Amonarriz. Haiekin batera egongo dira Juan Angel Balbas, Debegesa Garapen Agentziako Zuzendaria, Cristina Iturriagagoitia, Turismo saileko arduraduna, eta Beatriz Escobar, Lehiakortasun turistikorako teknikaria.
Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena
Bihar asteazkena, 17:00etan, Euskadiko standean Euskal Kostaldeko Geoparkearen aurkezpena egingo da eta Debabarreneko ordezkaritza bertan izango da. Deba, Mutriku eta Zumaiako herriek osatzen dute Geoparkea eta berriki UNESCOren Munduko Geoparke izendatua izan da.