Debabarrena Turismok bideo batean erakutsi du bere eskaintza turistiko zabala Turismo Aktiboari dagokionean
Debabarreneko eskualdeak asko du bisitariari eskaintzeko. Mendia eta itsasoa uztarturik, benetako Euskal Herria deskubritzeko hamaika leku, ibilbide eta jarduera interesgarri batzen ditu.
Gauzak honela, eskualdeko eskaintza turistikoa modu berritzaile eta erakargarrian aurkeztu asmoz, Debabarrena Turismok hiru bideo zabalduko ditu, bertako zein kanpoko bisitariei zuzenduta.
Lehendabiziko bideoa Turismo Aktiboari eskaini zaio. Natura, abentura eta akzioa atsegin badituzu, Debabarrena aukera ona da zuretzat. Buzeoa, piraguismoa, surfa, itsas-irteerak, zaldi-irteerak, paintball-a, BTT ibilbideak, mendi-ibilbideak, kapeak, espeleologia… bada aukera gure eskualdean!
Ikusi bideoa: