Debabarrenak atxikitako Helmuga Turistiko Adimendunaren bereizgarria lortu du

Bereizgarri horrek garapen turistikoaren abangoardian dauden eta gobernantzan, jasangarritasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategia duten helmuga turistikoak ordezkatzen ditu.

Debabarrenak Helmuga Turistiko Adimendunaren bereizgarria lortu du, hala jakinarazi da Fitur 2025eko edizio honetan. Izendapen honek 2026ko abendura arteko balioa du, helmuga Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtzen da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatzen du. Hori urrats garrantzitsua da turismo-garapenaren abangoardiako helmugen taldean parte hartzeko, eta gobernantzan, jasangarritasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategia du ardatz egituratzaile. 

Horrela, Turismo Helmuga Adimendunaren metodologia ezarri da helmugan, Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatua, eta 2021eko maiatzean bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan. Debabarrena helmuga turistiko gisa sustatzeko lanean diharduen Debegesa Garapen Agentziak eraman du prozesua.

Debabarrenako eskualdea Helmuga Turistiko Adimendunen Sarera atxikitzeko prozesua formalizatu da beraz, turismo helmuga adimendunaren metodologia ezarriz helmuga eraldatzeko apustua egiten duten kudeatzaile turistikoen topagunean. 

Debabarrenean DTI metodologia ezartzeko prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzionala eta ekonomikoa izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, Debegesaren bitartez eta udal arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa izan du. Horiek lagundu dute destinoa ebaluatzeko beharrezko informazioa ematen, 97 eskakizunetan eta 261 adierazletan oinarrituta, DTI baten ardatz nagusien multzorako. Informazio-hartze horri esker, SEGITTURek Debabarrenako eskualdean betekizun bakoitzeko heldutasun-maila baloratu du, eta, ondoren, ekintza-plan bat proposatu du, helmugak turismo-helmuga adimendun bihurtzeko egin beharreko gomendioekin batera. 

Debabarreneko ordezkeritza Fitur azokan

Debabarreneko eskualdea Fitur Nazioarteko Turismo Azokan da aurten ere. Asteazkenen hasi, hilak 22, eta igandera bitarte luzatuko da turismo arloko ekimena. Edizio honetan, Euskadiko standaren barruan, Euskal Kostaldearen txokoan, Debabarreneko erakargarritasunen berri eman zaie bisitariei.

Urtero bezala, Debabarreneko ordezkaritza bat Madrilgo azokara gerturatu da: saria jaso duen Alazne Txurruka, Debako Alkatea; Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso; Debako turismo bulegoko arduraduna, Jasone Galdona; eta Aitziber Cortazar, Debabarrena eskualdeko turismo arduraduna, besteak beste.