Debabarrenako II. BTT Martxan aurrez izena emateko epea zabalik da
Irekita dago Debabarrenako III. BTT Martxan aurrez izena
emateko epea, eta zabalik egongo da ekainaren 21a arte. www.debabarrenaturismo.com web
gunean dago eskuragarri izena emateko orria.
Ekainaren 26an ere egongo da izena emateko aukera, beti
ere aurrez izena eman dutenekin plazak agortu ez badira. Izan ere,
parte-hartzaile kopurua gehienez 500 pertsonakoa izango da.
Proba datorren ekainaren
26an, igandean, egingo da eta Elgoibarko Mintxeta Kirol Gunean izango du
hasiera eta amaiera puntua. Urtero moduan, bi ibilbide egongo dira aukeran: bata laburra, 25 kilometrokoa eta bestea luzea,
45 kilometrokoa. Bi ibilbideak Karakate inguruan egingo dira.
Gainera, aurten berrikuntza modura, martxa amaitutakoan bazkaltzeko
aukera egongo da Mintxetan, parte hartzaile zein publiko orokorrarentzat. Era
berean, parte hartzaileei Mintxetako estali gabeko igerilekuetarako sarrerak
banatuko zaizkie.
Parte hartzen duten guztien artean sari ugari zozkatuko
dira: bazkariak, afariak, gauak hotel edota neskazalturismoetan, bisita
gidatuak, produktu gastronomikoak… Bestalde, zozketa berezia egingo
da ekainaren 21a baino lehen izena ematen duten guztien artean.
Informazio osoagoa eta izena emateko orriak www.debabarrenaturismo.com web gunean.
Martxa hau
DEBEGESAK, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta eskualdeko BTT klubek antolatu
dute, DEBEMENen, Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoen eta eskualdeko enpresa
ugariren laguntzarekin.