Debabarrenean eraginkortasun energetikoa sustatzeko programa abiatu du DEBEGESAk
Energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dibulgazio lana egin eta herritarrek kontzientzia hartzeko helburuz, Debegesa Debabarreneko garapen agentziak “Debabarrenean energia aurreztuz” programa jarri du abian, Debabarreneko Udalekin elkarlanean.
Programa honek energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan agente sozial ezberdinak zein herritarrak informatu eta sentsibilizatzea du helburu, energiaren erabilera eraginkor bat lortzeko hainbat neurri eta oinarrizko aholkuak proposatuz, eta ondorioz, onura ekonomikoak eta ingurumenekoak ahalbidetuz.
“Debabarrenean energia aurreztuz” programa dagoeneko martxan dago Debabarreneko janari-dendetan eta datozen egunetan herritarrei eta enpresa industrialei zabalduko zaie.
Ekimen hau Debabarreneko Energia Jasangarriaren Estrategian jasotzen da eta Debegesaren BULTZATUZ egitasmoaren baitan dago kokatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak, eta “Gipuzkoa Ekintzailea” ekimenak, diruz lagunduta.
Energiaren aurrezpena etxean
Herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen laguntzeko eta aurrezteko aholkuak emateko helburuarekin, datozen egunetan informazio puntuak jarriko dira Debabarreneko 8 udalerrietan. Zerbitzua doakoa izango da.
Egutegia herrika eta ordutegiak:
- MENDARO. Ekainak 1. Udaletxe kanpoan dagoen bulegoan (Herriko Enparantza, 1). Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
- DEBA. Ekainak 3. Eguneko Zentroko Lanbide bulegoetan. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- ERMUA. Ekainak 5 eta 16. Torreta Etxea (Bizkaiko Hiribidea, 15). Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- SORALUZE. Ekainak 8. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara udaletxean eta 16:00etatik 19:00etara jubilatuen egoitzan.
- EIBAR. Ekainak 9 eta 12. Udaletxeko arkupean. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- ELGOIBAR. Ekainak 10 eta 11. Herritarren Arreta Bulegoan. Ordutegia hilaren 10ean: 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ordutegia hilaren 11an: 8:30etik 14:00etara.
- MALLABIA. Ekainak 18. Kultur Etxea (Intxaurti z/g)-. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta/ 16:00etatik 19:00etara.
Informazio puntu hauek herri guztietan jarriko dira eta herritarrak bertara hurbildu ahal izango dira euren kontsultak egitera. Mutrikuren kasuan, datozen egunetan emango dugu egutegiaren berri.
Bestalde, Debabarreneko energia berriztagarrien zentroak ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. Datorren maiatzaren 31an Mutrikuko mareomotriz plantara bisita gidatua egingo da. Interesa duten herritarrek izena eman behar dute aurrez Mutrikuko Turismo Bulegoaren bitartez: 943 603 378 (Nerea Lazkano). Ekainaren 20an, berriz, Soraluzeko Sologoen Zentral Hidroelektrikora egingo da bisita. Bisitak doakoak izango dira.
Energiaren aurrezpena saltokietan
Saltokiei dagokienean, janari-dendetan abiatu da lehendabizi programa (harategiak, arrandegiak, supermerkatu txikiak…). Debabarreneko janari dendetan energiaren aurrezte energetikoa sustatzeko, maiatzaren 18az geroztik Debegesako teknikariak bisitak egiten ari dira saltokietara.
Guztira 23 izan dira ekimenean parte hartzeko izena eman duten janari-denak. Bisita horietan azterketa energetikoa egiten zaie eta energia aurrezteko jarraibideak jasotzen dituzte.
Energiaren aurrezpena enpresa industrialetan
Hirugarren fase batean, Debabarreneko enpresa industrialetara zabalduko da programa, berokuntza, klimatizazio eta argiteria sistemetan aurrezteko jarraibideak emateko helburuarekin. Parte hartzen duten enpresetara bisitak egingo dira eta uztailean bi saio praktiko egingo dira Debegesan:
- Uztailaren 3an, argiteriari buruzko lan saio praktikoa.
- Uztailaren 17an berogailu eta hotz sistemari buruzko lan saio praktikoa.
Parte hartzeko interesa duten enpresa industrialek izena eman behar dute ekainaren 19a baino lehen.