Debabarreneko 41 enpresek jaso dute turismo-kalitateko ziurtagiria

2013-03-20 Iruzkinik ez

Astelehenean, martxoak 18, banatu ziren Barakaldoko BECen Turismo-kalitateko Jardunbide Egokien Programari eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerako Jardunbide Egokien Programari dagozkien egiaztagiriak, Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren eskutik.

2012an Debabarreneko 41 enpresak hartu dute parte programa hauetan, Basquetourren zuzendaritzapean, horien artean, hotel eta pentsioak, nekazal txeak, kanpingak, jatetxeak, interpetazio zentroak, museoak, turismo bulegoak, turismo aktiboko enpresak…

Programa hauek, kalitate eta IKTei dagozkienak, turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera daude zuzenduta.