Debabarreneko Azpiegitura Mahaiaren bilera (lurzorua eta pabilioiak)
Debabarreneko Enplegu Mahaiaren baitan, joan den asteartean egin da Debegesaren egoitzan Azpiegitura Mahaiaren lan-bilera. Mahaiaren helburu nagusia da egungo azpiegiturak (pabilioiak eta lurzorua) hobetzea, jarduera ekonomikoa finkatzeko, sortzeko eta erakartzeko.
Horretarako, Azpiegitura Mahaiak honako helburu zehatz hauek lantzen ditu:
- Hutsik dauden pabilioien okupazioaren kudeaketa.
- Industrialdeen kudeaketa.
- Telekomunikazio-azpiegiturak: industrialde eta industria guneetan gaitasun handiko sistemaren ezartzea.
- Industria-erabilera izandako eraikinak zaharberritzea.
Bileran 2017an aurrera eraman diren proiektuen balantzea egin da, besteak beste, Eibarko Udalak sustatu duen industria-azterketa edota hirian dagoen lurzoru eta azpiegitura eskaintzaren azterketa.
Halaber, egun martxan diren proiektuen berri eman da, hala nola, Elgoibarko industria-azterketa edota industria-sektoreko enpresekin abian diren lan-mahaiak Goitondon (Mallabia) eta Itziarko industrialdean (Deba).
Azkenik, bilerak balio izan du azpiegiturei dagokienean Debabarrenean dauden lehentasunen gainean hausnarketa egiteko.
Bileran izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria, Garikoitz Agote, Sprilurreko zuzendaria, Jose Miguel Artaza, Eibarko Udala (Alberto Albistegui eta Jon Iraola), Elgoibarko Udala (Josu Arraiz), Ermuko Udala (Jose Manuel Farto) eta Soraluzeko Udala (Iker Aldazabal, alkatea), Debegesako zuzendari nagusia, Juan Angel Balbas, eta Hirigintza eta Birgaitze Saileko arduraduna, Esther Zarrabeitia.
Talaia Telekom enpresako bi kidek ere parte hartu dute bileran.