Debabarreneko ekintzaileentzat dirulaguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek
Deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, dirulaguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.
LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako dirulaguntzen deialdia abian jarri du aurten ere.
Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Prozesu horretan aurre egiteko deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera bideratuta eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzeko.
Bi kasuetan, DEBEGESA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako dirulaguntzak osatuko dute laguntza. Onuradunek jasoko dituzten dirulaguntzak ondorengoak dira:
- Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
- Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.
Informazio osagarria
Eskaera aurkeztu nahi dutenek Debegesako bulegoetan abenduaren 10a baino lehen eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 16:00etara izango da zabalik.
Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.debegesa.eus webgunean aurkitu daiteke edo agentziako Enpresa eta Ekintzailetza sailarekin harremanetan jarriz 943 82 01 10 telefono zenbakian edo ekintzailetza@debegesa.eus email helbidean.