Debabarreneko Enplegu Mahaiaren bilerek aurrera darraite
Bilera honek balio izan du 2017rako Enpresen Lehiakortasunari dagokionean ekintza-lerro nagusiak ezartzeko, Debabarreneko enpresen lehiakortasuna hobetuz enpleguaren sorrera sustatzeko helburuarekin. ildo honetan, aurten hainbat ekimen jarriko dira martxan Debabarreneko enpresei zuzenduta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta.
Datozen egunetan Enplegu Mahaiaren beste bi bilera egingo dira: bata, otsailaren 17an (Prestakuntza Mahaia) eta, bestea, otsailaren 21ean (Azpiegituren Mahaia).