Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena
Debegesak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia- 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko.
Jardunaldia apirilaren 28an izango da 9:00etatik 11:00etara Debegesaren egoitzan (Azitain industrialdea 3 bis, Eibar).
Saio honetan, orokorrean SPRIk eskaintzen dituen laguntzez gainera, Berrikuntza programetako laguntzak ikusiko dira bereziki, hala nola:
- Renove Makineria
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Jardunaldian parte-hartuko duten hizlariak, Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna eta Imanol Cuetara, SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna izango dira.
Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete on-line debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatziz.