Debabarreneko enpresek SPRIren ‘+Innova Txekea’ laguntzak eska ditzakete Debegesaren bitartez
SPRIk ‘+Innova Txekea’ programa jarri du abian enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko exekuzio eta eragin azkarreko ekintzak sustatzeko helburuarekin.
Debegesa Garapen Agentzia SPRIren Bitarteko Eragilea da Debabarreneko eskualdean programa hau kudeatzeko. Honela, Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei diru-laguntza hauen gaineko informazioa eskaintzeaz gainera, Debegesak interesa duten enpresen eskaerak bideratuko ditu. Diruz lagundutako zerbitzuak zeintzuk diren jakiteko SPRIren webgunean programa honi buruzko atalean kontsulta daiteke.
Txeke bakoitzaren zenbatekoa 1.500 eurokoa da, eta horrekin onuradunak SPRIk homologatutako hornitzaile baten eskutik 2.000 euroko balioa duen zerbitzua eskuratu dezake.
Eskaera egiteko epea apirilaren 15etik dago zabalik, 2013ko ekinaren 7ra bitartean.
Interesa duten enpresek eskaera egin ahal izango dute Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailaren bitartez. Horretarako, 943 82 01 10 telefonora deitu dezakete edota pymes@debegesa.com helbidera idatzi.