Debabarreneko eskaintza turistikoa FITUR 2015 azokan
Urteroko hitzorduarekin jarraituz, aurten ere Debabarreneko eskualdea FITUR azokan egongo da, Euskadiko standaren barruan. Nazioarteko Turismo Azoka bihar hasiko da Madrilen, urtarrilak 28, eta osatilaren 1era bitarte luzatuko da.
FITUR azoka urteko lehen hitzordu garrantzitsua da eskualdeko eskaintza turistikoa promozionatzeko, baita Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera emateko ere.
Madrilera eskualdeko delegazio bat joango da: Debegesa Garapen Agentziako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia, Ermua eta Elgoibarko Udaletako ordezkariak, Jesus Portugal eta Blanca Salegi, Mutrikuko Turismo Bulegoko arduraduna, Marta Amonarriz, eta Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso.
Nazioarte mailako turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da Fitur eta urtero sektoreko profesional ugari biltzen da bertan.