Debabarreneko eta Debagoieneko enpresa Industrialen arteko I. Topaketaren bideo laburpena

2015-06-19 Iruzkinik ez

Debagoieneko eta Debabarreneko 30 industria-enpresa batu ziren maiatzaren 22an Debagoieneko Mankomunitateak eta Debegesak elkarrekin antolatutako enpresen arteko topaketan, euren arteko harremanak eta lankidetza sustatzeko helburuarekin.

Enpresa industrialen errronka nagusien gaineko hausnarketa amankomun batek eman zion hasiera topaketari. Bertan parte hartu zuten Juan Angel Balbas Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusiak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduradunak, eta Aitor Ruiz ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendariak.

Jarraian, enpresa parte-hartzaileen arteko bilera laburrak egin ziren, enpresen arteko harremanak erraztu eta jarduera industrialarekin zerikusia duten sektoreetan lankidetza aukerak identifikatzeko.

Jardunaldi hau Debegesak bultzatzen duen ‘BAI INDUSTRIARI!’ egitasmoaren baitan kokatzen da, Debabarreneko industria arloko enpresen aldeko ekimenak biltzen dituena.

Bideo laburpena:


Egitasmo hau PO FSE 2007-2013 VALORA programako egitasmo bat da. Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinatzatua.

valora