Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka martxoaren 11tik 13ra egingo da
#ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketa Azokak helburu bikoitza du. Batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea.
Helburu zehatzagoak hauexek dira:
- Topagune bihurtzea eta Lanbide Heziketari dagokionez eskualdean burutzen diren jarduera guztiak erakustea.
- Entitate, erakunde eta eragile sozialen parte-hartzea bultzatzea, lanbide heziketak dituen aukera formatibo guztiak garatzeko.
- Lanbide heziketaren gaineko informazioa gazteen esku jartzea, lanera sartzea erraztu asmoz.
- Langile aktiboei eta langabeei eskaintzaren berri ematea, egun duten lanpostua hobetzeko edota lanaren bilaketa errazteko.
- Herritarrei Lanbide Heziketaren garrantziaz ohartaraztea, garapen sozioekonomikoaren giltzarri gisa.
Parte-hartzaileak
2015eko martxoaren 11tik 13ra ospatuko da #ABIAN, eta dagoeneko, antolaketa lanetan ari dira eskualdeko lanbide heziketako ikastetxe guztiak, Debegesa garapen agentziaren laguntzarekin. Aurtengo edizioan parte hartuko dute:
- ARMERIA ESKOLA
- IMH – MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA
- MEKA LANBIDE ESKOLA
- IES UNI EIBAR-ERMUA BHI
- MUTRIKUKO INSTITUTUA
- P.C.P.I. EIBAR – HASIERAKO LANBIDE PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA
- P.C.P.I. ERMUA-MALLABIA LANBIDE HASTAPENERAKO ZENTROA
- DEBEGESA Garapen Agentzia
Azokak iraungo duen hiru egunetan doako tailerrak, jardunaldiak eta mahai-inguruak antolatuko dira ikasle, guraso eta oro har herritarrei zuzenduta.
Irakurri honekin lotutako hurrengo albistea: