Debabarreneko ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritzarekin egindako bileraren emaitzak kaleratu dira

2012-02-14 Iruzkinik ez

“Deba Balio Forum” ekimenaren baitan, Debabarreneko eskualdean balioen gaineko hausnarketara zuzendutako espazioa, eta Gure Balioak proiektuaren barruan, azken bilera burutu da eskualdeko ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritzakoekin. 

Partaideek zentroetatik bultzatzen saiatzen diren balioak nabarmendu dituzte, hala nola, errespetua, ordena eta garbitasuna, ekarbanatzea, enpatia, emozioen adierazpena, izpiritu eta gaitasun kritikoa, etabar.

Halaber, irakasle eta zuzendariek familien parte-hartzearen beharra azpimarratu dute, balioen gaineko eztabaida sortu eta denen artean balio horiek sustatu eta sendotzeko helburuarekin, baita gizarteko beste erakunde eta taldeekin elkarlanean aritzeko nahia ere. Emaitzak Gure Balioak ekimeneko blogean argitaratu dira.

Guztira 6 topaketa egin dira eskualdeko hezkuntza komunitatearekin (komunikabideak, aisialdi taldeko ordezkariak, kirol taldeak, Eskola Kontseiluetan parte hartzen duten Udaletako ordezkariak, guraso elkarteetako ordezkariak…), balioak transmititzerako orduan aurkitzen dituzten zailtasun edota gabeziak identifikatze aldera.

Hurrengo, otsaila amaieran osoko bilkura egingo da partaide guztiekin, egindako proposamen guztiak aztertu eta ekintza-lerroak finkatzeko asmoz.

Parte hartu nahi dutenek helbide honetara idatzi besterik ez dute: balioak@debegesa.com.