Debabarreneko industria arloko enpresei eta lehiakortasunarekin loturiko agenteei ‘SME Forum’ europar sarera gehitzeko deialdia egin nahi die Debegesak
Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Kudeatuz programari
esker eta Eudel eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin, Debegesa
SME Forum europar sarea bultzatzen ari da sarean lan eginez eta kanpoko
merkatuetara hedatuz Debabarreneko industria arloko enpresen lehiakortasuna
sustatzeko.
Eskualdeko hiru enpresek bat egin dute jada sare honekin (Industrias ITTE, Industrias Metala S.L. eta
Bronymec) Alemania, Italia, Errumania eta Erresuma Batuko beste eskualde batzuetako 13 enpresarekin batera. Eskualde hauek guztiek Debabarreneko ezaugarri sozio-ekonomiko beretsuak dituzte.
SME Forum sareak
enpresa arloan ezagutza eta esperientzien elkartrukatzea ahalbidetu nahi du
elkarlanerako bideak zabaldu eta jarduera bateratuak garatu daitezen.
Hala, Debegesa
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak dei egiten die enpresa txiki eta
ertainei zein industria sektoreko lehiakortasunarekin harremana duten agenteei
ekimen honetan parte har dezaten, negozio-aukera berriak bilatu asmoz.
Lankidetzarako
plataforma berri honekin Debegesak honako helburuak bete nahi ditu:
- Nazioarte mailan Debabarrenekoen
antzeko industria arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera egokiak ezagutuz
eta aztertuz esperientziak partekatzea. - Eskualdeko enpresen artean izaera
transnazionaleko lankidetza-sareak sendotzea enpresa berrien sorrera ahalbidetu
asmoz. - Jarduera ekonomiko berriak
ahalbidetuko dituzten enpresa proiektuen garapena sustatzea,
enpresa-lankidetzaren formula lehenetsiz. - Pertsona ekintzailearen figura
azpimarratzea, profesional mailan nahiz maila sozialean.
Europako
ekimen honetan parte hartu nahi duten Debabarreneko enpresek Debegesarekin jar
daitezke harremanetan helbide honetara idatziz: pymes@debegesa.com.