Debabarreneko liburuxka turistiko berria argitaratu du DEBEGESAk
Debegesa garapen agentziak, 8 Udalekin elkarlanean, eskualdeko turismo liburuxka berria argitaratu du Debabarreneko eskaintza turistikoa aurkeztu eta ezagutzera emateko helburuarekin.
“Dena eskura” lelopean, liburuxka berriak irudi modernoa, erakargarria eta berritzailea du. 21 orrialdetan argazki ikusgarriak aurki daitezke, baita bisitariarentzat informazio praktikoa eta Debabarreneko eskualdeari buruzko intereseko informazioa, modu erakargarrian aurkeztuta, natura, gastornomia, hondartzak, ondare historikoa, ondare industriala, artea edota kultura uztartuz. Bisitariak eskualdera erakartzeko elementu berri bat da, eskualdea ezagutu eta non dauden jakin dezaten.
Liburuxka berria Sevatur Turismo Azokan aurkeztu da berriki, Donostian. Halaber, liburuxka eskura dago hainbat tokitan: Debako, Mutrikuko eta San Sebastian Regioneko bulegoan, Donostian, eta turismo azoka ezberdinetan ere presente dago.
- Info +: Debabarrena Turismo