Debabarreneko udalen artean bilera egin da enpleguaren egoera aztertzeko

2012-02-07 Iruzkinik ez

Pasa den
urtarrilaren 19an bilera egin zuten Debegesan Debabarreneko alkate eta Sustapen
Ekonomikoaren sailetako arduradun diren zinegotziek, enpleguaren egoera aztertu
eta eskualdeko Enplegu Planaz jarduteko.

 

Debabarreneko
Enplegu Plana lehen seihilekoan burutuko da. Plana egiteko prozesuan eskualdeko
agente sozialek parte hartuko dute, Partaidetza Batzorde baten bidez, eta
Lanbidek finantzatuko du. Planak enpleguaren egoerari buruzko azterketa
aurkeztuko du eta estrategia edota jarduera plana definituko ditu.

 

Udal
ordezkariek egindako bileran, 2011ko langabezia datuen analisia egin zen eta
ondorio nagusiak hauexek izan ziren, Debabarreneko langabeziaren osaketari
dagozkionak:

 

  • Langabeziaren
    %50 baino gehiago zerbitzuen sektoreari dagokio eta %28,5 industriari.
    Eraikuntza sektorea eta lehen enpleguaren bila dabiltzan pertsonak %10 baino
    gutxiago dira eta lehen sektorea ez da % 1,4era iristen.

 

  • Sexu eta
    adinari dagokionez, langabeen artean 25-44 urte bitarteko emakumeak dira
    gehiengoa (guztizkoaren laurdena). Atzetik, adin tarte bereko gizonezkoak (ia
    laurdena) eta 45 urtetik gorako emakumeak (%24). Guztira, langabeen %52,5
    emakumeak dira. 

 

  • Daturik
    garrantzitsuena, halere, eta udal ordezkariek nabarmendu nahi dutena, honakoa
    da: langabeen %70ak ez du beste titulurik batxilergoa baino, hau da, ez du
    prestakuntza profesional ziurtaturik. Langabeen %9 bakarrik dira
    unibertsitarioak eta %20ak prestakuntza profesional tituluren bat du.
  •  
  • Azken datu
    hau berresten duen beste datua: langabeen %67 prestakuntzarik gabeko enplegua
    bilatzen ari da. Are gehiago, prestakuntza altua duten pertsonak (zuzendaritza,
    teknikari eta zientzialariak) langabeen %13,5 bakarrik dira.

 

Honenbestez,
Debabarreneko Udaletatik luzatu nahi den mezua garbia da, prestakuntzaren
beharra
, hots, eskualdeko egoera produktiboari egokitutako gaitasun
profesionalak eskuratzearen beharra.

 

Halaber,
Udalek eskualdeko prestakuntza-eskaintza bikaina nabarmendu dute. Hala,
eskualdean araututako prestakuntza profesionaleko 5 zentro publiko ditugu;
EHUko Unibertsitate Eskola bat, ingeniaritzako hiru gradu eskaintzen dituena;
IMH Ingeniaritza Eskola, duela gutxi EHUra atxiki dena; eta Eibarren eta
Mallabian beste bi zentro publiko daude hastapen prestakuntza profesionala
eskaintzen dutenak.