Debabarreneko VII. Turismo jardunaldiak antolatu ditu Debegesak

2011-11-08 Iruzkinik ez

Debabarreneko garapen agentzia Debegesak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, Debabarreneko VII.
Turismo Jardunaldiak antolatu ditu datorren ostegunerako, hilak 17.
Jardunaldiak Debako Kresala Hotelean burutuko dira, “Kultura
ondarearen balioa
eta bere eginkizuna gune
turistikoaren
gizarte eta ekonomia garapenean
” izenburupean.

 

Jardunaldietara
joan nahi duten guztiek izena-emateko orria bete behar dute eta faxez bidali 945 21 81 79
zenbakira edota emailez info@beinke.org
helbidera.

 

Goizeko 9:30etan emango zaie hasiera saioei. Une horretan egingo dute inaugurazio
ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendari Isabel Muela, Gipuzkoako Foru
Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismoko Zuzendari Nagusi Roke Akizu eta Debako
alkateorde Maider Zubikaraik.

 

Hortik aurrera, hainbat aditu eta profesionalen hitzaldiak burutuko dira,
goiz eta arratsaldez. Besteak beste, Kataluniako, Frantziako
edota Madrilgo esperientziak ezagutuko dira.

 

Bazkaltzeko etena egingo dute 13:30etatik 15:00etara. Ondorioak atera
ostean, 17:00etan egingo da amaiera ekitaldia eta bertan izango dira Joseba Palenzuela
Debegesako presidentea eta Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza,
Landa Garapen eta Turismoko diputatua.

 

Jarraian, 17:30etan, Debako Santa Maria Eliza bisitatzeko aukera izango
dute parte hartzaileek gida batek lagunduta. 

 

Jardunaldiotan
parte hartzeko 45 euro ordaindu behar dira. Ikasle, langabetu eta  eskualdean turismo alorrean diharduten
guztientzat prezioa 20 eurokoa da.