DEBEGESAk doako energia auditoretzak egiteko aukera eskainiko die Debabarreneko enpresa turistikoei

2016-09-26 Iruzkinik ez

Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, doako energia ikuskaritzak egiteko aukera eskainiko die, kostuak aurrezte aldera, Debabarrena Turismoren kolaboratzaile diren enpresa turistiko guztiei.

Auditoretza hauen baitan, egungo egoeraren diagnostikoa eta energia arloan aurrezteko plana egingo zaie. Horrez gainera, establezimenduaren eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa emango zaie. Ostatuen kasuan, gainera, Ekoetiketa lortzeko eskatzen diren ingurumen-baldintzak betetzen dituzten aztertuko da, energiaren atalean. Azterketa hau egiteko, ostatuek aitortutako kudeaketa sistema baten ziurtagiria izan beharko dute (SICTED, Q Kalitate Turistikoa, ISO 9000, EFQM). 

Zerbitzu honek enpresa bakoitzeko 800 euroko batez besteko kostua du baina Debabarrena Turismoren kolaboratzaile diren enpresentzat doakoa izango da.

Interesa duten enpresek ostirala baino lehen eman behar dute izena, hilak 30. Horretarako, mluisa@debegesa.eus epostara idatzi behar dute. Plazak mugatuak dira (izena emandako ordenaren arabera emango dira).

Informazio gehiago: debabarrenaturismo.com