Debegesak enpresen arteko lankidetza sustatuko du Europa mailan plataforma berri baten bidez
Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Kudeatuz programari
esker eta Eudel eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetzarekin, Debegesak
SME Forum europar sarea bultzatu asmo du sarean lan eginez eta kanpoko
merkatuetara hedatuz Debabarreneko industria arloko enpresen lehiakortasuna
sustatzeko.
Debabarrenako
eskualdeaz gainera, plataforma hau osatzen duten Europako beste zonaldeak
Alemania, Erresuma Batua, Irlanda, Errumania eta Italia dira. Honela, Debegesak
eskualdeko enpresak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Informazio gehiago eskura dezakete www.sme-forum.eu
webgunean.
Lankidetzarako
plataforma berri honekin Debegesak honako helburuak bete nahi ditu:
- Nazioarte mailan Debabarrenekoen
antzeko industria arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera egokiak ezagutuz
eta aztertuz esperientziak partekatzea. - Eskualdeko enpresen artean izaera
transnazionaleko lankidetza-sareak sendotzea enpresa berrien sorrera ahalbidetu
asmoz. - Jarduera ekonomiko berriak
ahalbidetuko dituzten enpresa proiektuen garapena sustatzea,
enpresa-lankidetzaren formula lehenetsiz. - Pertsona ekintzailearen figura
azpimarratzea, profesional mailan nahiz maila sozialean. - Tokiko garapenarekin lotutako
programak edota enpresa txiki eta ertainak laguntzeko programak sustatzea eta
martxan jartzea.
Bestalde,
programak honako ekimenak hartzen ditu bere baitan:
- Eskualdeko
mapak, enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta enpresen
sorrera, sendotzea eta zabaltzea laguntzeko neurriak bilduko dituztenak. - Lankidetza
proiektuak, sarea osatzen duten agente ezberdinen artean. - Jarduera
egokien gida, enpresa txiki eta ertainei zein parte hartzen ari
diren eskualdeetako elkarteei zuzenduta sormenaren arloan
erreferentzia-ekimenak bilduko dituena.
Europako
ekimen honetan parte hartu nahi duten Debabarreneko enpresek Debegesarekin jar
daitezke harremanetan helbide honetara idatziz: pymes@debegesa.com.