Debegesak eta La Caixak hitzarmena sinatu dute eskualdean ekintzailetasuna sustatzeko

2012-02-13 Iruzkinik ez

Eskualdean
autoenplegua eta enpresa-jarduera sustatu asmoz, Debabarreneko Garapen
Ekonomikorako Elkarte Debegesak eta La Caixa finantza erakundeak
lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

 

Hain
zuzen, hitzarmen honi esker, arrazoi ekonomiko, sozial edo kulturalak medio
kreditu-sistema tradizionalera sarbiderik ez duten pertsonei finantzazioa
erraztu egingo zaie mikrokredituen bidez, 25.000 euro gehienez.

 

Halaber,
Debegesak informazioa eta aholkularitza eskainiko die, doan, euren
enpresa-proiektua aurrera eraman nahi duten ekintzaile guztiei, eta
bideragarritasun txostena ere burutuko die, kreditua eskuratzeko beharrezko
baldintza.

 

Abantaila hauen guztien gaineko informazio zehatzagoa
jaso nahi duenak Debegesara dei dezake, 943 82 01 10 telefonora edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.