Debegesak eta Mondragon Unibertsitateak trebakuntza-jarduera proiektu bat abiarazi dute enpresen dibertsifikazioa helburu

2014-01-22 Iruzkinik ez

LEAN STARTUP deritzon proiektua abiarazi dute Debegesa Garapen Agentziak eta Mondragon Unibertsitateak, enpresen ekoizpenaren dibertsifikazioa sustatu asmoz. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren laguntzarekin garatu den metodologian oinarritzen da.

Proiektu honen baitan, trebakuntza eta jarduera prozesu bat eskainiko zaie eskualdeko enpresei, sektore emergenteetan negozio-aukera berriak identifikatu eta garatzeko helburuarekin.

Negozio-aukera berriak bilatu eta identikatzeko prozesuari ekiteko interesa duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago proiektua. Hain zuzen, enpresetako gerenteei, berrikuntza zuzendariei, produkzio zuzendariei, eta abar.

Trebakuntza doan jasoko dute enpresek. 4 orduko 6 lan-saio egingo dira, 9:00etatik 13:00etara, eta datorren urtarrilaren 31an hasiko da. Hurrengo datak hauexek izango dira:

  • Otsailak 28
  • Martxoak 21
  • Apirilak 11
  • Maiatzak 23
  • Ekainak 20

Saio hauek guztiak Debegesan eskainiko dira, Eibarren.

Proiektuan parte-hartzen duten enpresek, 6 enpresa gehienez, laguntza eta aholkularitza jasoko dute MU eta Debegesako kideen eskutik. Hain zuzen, LEAN STARTUP metodologiari lotutako erraminta eta tekniken gaineko trebakuntza baliagarria jasoko dute, ekimena amaitu ostean euren enpresetan aplikatzen jarraitu ahal ahal izango dutena.

Gainera, ekimena aurrera eraman ahal izateko enpresek laguntza behar izanez gero, MUn Berrikuntza eta Proiektuen Kudeaketa Masterra burutzen dabiltzan ikasleak hartu ahal izango dituzte praktikak egiteko.

Parte hartzeko interesa duten enpresak Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz (Silvia Gil) edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.