DEBEGESAk eta Nafarroako Rural Kutxak finantziazio baldintza hobeak eskaniko dituzte Debabarrenean enpresa berrien sorrera sustatzeko

2016-01-26 Iruzkinik ez

Ekintzaileek eta bi urte baino gutxiagoko enpresek finantziazio baldintza hobeak izango dituzte aurrerantzean Debegesa garapen agentziak eta Nafarroako Rural Kutxak duten lankidetza hitzarmenari esker. Aldaketa nabarmenena da gehienezko finantziazio kopurua 150.000 eurora handitu dela, tamaina handiko enpresa-proiektuak ere barne hartzeko. 

Debegesa garapen agentziaren eta Nafarroako Rural Kutxaren arteko hitzarmen honi esker, Debabarrenean proiektu berri bat abian jarri nahi duenak finantzazioa eskuratzeko erraztasunak izango ditu, ‘Inicia’ deritzon finantzazio-lerroaren bitartez. Kreditua edo mailegua lortzeko proiektuaren bideragarritasun plana baliozkotzat joko da, abalik gabe. Hain zuzen ere, proiektu guztiek Debegesako teknikariek eginiko eta onarturiko bideragarritasun plana eduki behar dute.

Hitzarmen honek jasotzen duenari buruz informazio gehiago nahi duenak Debegesara dei dezake 943 82 01 10 telefonora edo ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi (Vanesa Hortas).

Eskualdean ekintzailetza sustatu eta enpresa berrien sorrera lagundu asmoz, Debegesak baditu lankidetza hitzarmenak beste entitate batzuekin ere, hala nola, Sabadell Bankua, Caixabank, Banco Popular eta Oinarri.