Debegesak eta Oinarrik lankidetza hitzarmena sinatu dute Debabarreneko enpresei laguntza finantzarioa emateko

2012-12-14 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak eta Oinarrik, lehentasunezko finantzazioa eskuratzen laguntzeko enpresei abalak eskaintzea eginkizun duen finantza-erakundeak, hitzarmena sinatu dute gaur. Bertan izan dira Debegesako Zuzendari Orokor Juan Angel Balbas eta Dionisio Txaparro, Oinarriko Merkataritza Zuzendaria.

Hitzarmenaren bitartez, Oinarrik eta Debegesak Debabarrenean enpresa-egitasmo berrien sorrera bultzatzeko eta garatzen laguntzeko konpromisoa hartu dute, finantzazioa ahalbidetuz eta aholkularitza eta laguntza eskainiz.

Hitzarmenaren helburua da Debabarreneko enpresa txiki eta ertainei eta profesional autonomoei tresna finantzario mota ezberdinak eskaintzea, egoera bakoitzera egokitutako lehentasunezko finantzazioa eskura dezaten.