Debegesak Kalitate Ikuskapena arrakastaz gainditu du
Debegesak arrakastaz gainditu berri du ISO 9001:2000 –aren jarraipen ikuskapena, ez-konformitaterik lortu gabe. Ajentziak BVQIren bidez UNE EN ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria du 1999az geroztik. Ikuskapen honetan, Agenda 21 eta Enplegu eta Formazioko Sailak aztertu dira. Honez gain, erosketa eta hornitzaileen prozesua, barne-prestakuntza, gestio plana eta plan estrategikoaren prozesua ere arretaz aztertu dira.
DEBEGESAk langile guztiei eskerrak eman nahi dizkie egunero kalitatearen alde lan egiteagatik eta hobekuntza prozesuan aurrera egiteko duten konpromezuarengatik.
Debegesa EFQM eredua jarraituz etengabeko-hobekuntza prozesuan murgildurik dago eta Euskaliten konpromezu diploma jaso du. Izan ere, Debegesa Euskaliteko sozio-kolaboratzailea da eta aurten kanpo kontrastea eskatuko du Kalitate Osoaren alde aurrera egiteko (EFQM).