Debegesak Kolonbiako delegazio baten bisita jasoko du astelehenean

2014-05-09 Iruzkinik ez

Kolonbiako enpresa-delegazio bat Debabarrenera etorriko da astelehenean, hilak 12, eskualdeko industria arloko enpresa sarearen berri jaso eta interesekoak dituzten sektoreak ezagutzeko.

Delegazio kolonbiarra osatzen duten kideak dira Euskal-Kolonbiar Enpresarien Elkarteko Presidente  Rodrigo Arizabaleta, Bogotako Euskal Etxeko Presidente Jose Vicente Catarain, eta Bogotako Merkataritza Ganberako Lehiakortasunerako Presidenteorde Claudia Milena Vaca.

Astelehenean, goiz eta arratsaldez, hainbat hitzordu egingo dituzte eskualdeko enpresa eta instituzioetako ordezkariekin.

Delegazioari Debegesan egingo zaio harrera, Eibarren. Bertan izango dira Debegesako Presidente Joseba Palenzuela -Mutrikuko alkatea-, Kontseilari Delegatu Miguel de los Toyos -Eibarko alkatea- eta Debegesako Zuzendari Nagusi Juan Angel Balbas. 

Hitzorduen agenda betea

Debegesan bilera egin ostean, Kolonbiako kideek Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea ezagutzeko aukera izango dute, bertako Presidente Eneko Astigarraga (Eibarko CodeSyntax enpresako bazkide zuzendaria) eta Eunate Ramirez Gerentearen eskutik.

Halaber, hainbat enpresa bisitatuko dituzte Elgoibarren, hala nola, DanobatOjmar eta Cometel

Gainera, bazkalorduan, eskualdeko ordezkari politikoekin eta industria arloko enpresekin hitz egiteko aukera izango dute. Besteak beste, parte hartuko dute ABC CompressorsHadimek eta Pascual Churruca enpresetako kideek.

Debabarreneko agenda bete ostean, Kolonbiako delegazioak hurrengo egunetan Gipuzkoako beste eskualde batzuk ezagutuko dituzte. Bisita hau Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du Gipuzkoako Bazkundearen eta Garapenen laguntzarekin.